Etxebizitza kooperatiba berriak jardunaldia Bilbon

Etxebizitza-kooperatiba berriak: gizartea eraldatzeko, zaintzarako eta jasangarritasunerako elkarrekin bizitzeko moduak

2023ko urtarrilak 19, osteguna, 17:00-19:30, WikiTokin.
Harrobi plaza 5 – 2, WIKITOKI, 48003 Bilbo, Bizkaia
Antolatzailea: Koobizitza, Euskal Herriko eta Errioxako erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiba proiektuen sarea.
Laguntzaileak: REAS RdR Etxebizitza + REAS Euskadi + WikiToki + Sostre Cívic + Ariwake.

 

IZENA EMATEKO FORMULARIOA.

Etxebizitza kooperatiba irabazi-asmorik gabeko erabilera-lagapenean: etxebizitza, zaintza, ekitatea, jasangarritasuna, elkar laguntza, lankidetza eta elkartasuna hobetzeko formula.

Etxebizitza eskuratzea gero eta zailagoa den testuinguruan, kooperatiben bidea erosketa eta alokairuaren arteko konbinazio onena da, ERABILERA erraztean oinarritzen baita, jabetza edo espekulazioaren ordez. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren bizitegi-proposamena dugu etxebizitza kooperatibaren eredua, irabazi-asmorik gabekoa eta erabilera-lagapenean; etxebizitzaren promozio eta erabilera-kostua murrizten duena, kudeaketa eta antolaketa kooperatiboan oinarrituta.

PROGRAMA

  • Erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatibaren ezaugarriak Ekonomia Solidarioaren ikuspegitik.
    Clara del Cerro · REAS Sarea, Etxebizitza Taldea.
  • Erronkak, zailtasunak eta proiektuak sortzeko gakoak.
    Rubén Méndez · Koobizitza Sarea · REAS Sarea, Etxebizitza Taldeko Idazkaritza Teknikoa.
  • Ereduaren garapena eta hazkundea Katalunian.
    David Guardia · Sostre Cívic kooperatiba, Bartzelona.
  • Etxebizitza kooperatibak finantzatzeko formulak.
    David Guardia · Sostre Cívic kooperatiba, Bartzelona.
  • Elkarrizketa irekia.

BILBOKO ETXEBIZITZA KOOPERATIBOAREN PROGRAMA PDF FORMATUAN

PDF KARTELA.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA.

INFORMACIÓN EN CASTELLANO.